Aurkezpena

“...eta erretxinekin, injekzio-zesta eta pilotekin, frontoi modularrekin, sustapen-gertakizunekin eta abarrekin esperimentatu”

Nork esango zidan duela 28 urte meccanoaren piezak eta zerrenda amerikarra baliatuta nire lehen zesta egin nuenean aurrera doan ibilbide zoragarri honen hasiera zela hura. Hura genuen liluratzen gintuen kirol hartara jolasteko modu bakarra; Amerikako auzo tipiko batetako bazter eta txokoetan ezerezetik ateratzen genituen frontoietan, golfeko pilota bat hartu eta haren aurka pilota behin eta berriro jaurtitzea.

13 urterekin, meccano zesta hura utzi eta biltzeko zumitz urdinekin egin nuen beste zesta bat. Gero, zuntz eta erretxinekin, injekzio-zesta eta pilotekin, frontoi modularrekin, sustapen-gertakizunekin eta abarrekin jarraitu nuen, beti ere zesta puntan sartzeko eta praktikatzeko orduan edonork izan ditzakeen arazo handiei konponbidea aurkitze aldera.

Herri guztiek ez dituzte Markinakoak bezalako instalazio hobezinak, zesta-jokalariak, pilota-jokalariak eta pilotariak. Oasia basamortuaren erdian. Oasia sortu dut lekurik lehorrenetara haren zatitxo bat eramateko. Guk 12 urterekin genituen arazoei irtenbidea ematea eta besteei pilotaz gozatzen laguntzea espero dut.

IƱigo Calzacorta
Pilotari profesional ohia eta SKAIJAIren gerentea

Zestapunta torneo baten ateratako talde argazkia