Zerbitzuak

“Jendeak euskal pilotan barneratzeko orduan aurkitzen dituen arazoak konpontzeko asmoz beti.”

Ekitaldien antolaketa

Ospakizunen antolaketa neurrira; festak, bilerak, maila eta mota askotariko ikastaroak, erakusketak, etab.

Kirol materialaren salmenta

Euskal pilotaren maila guztietarako egiten dugu kirol materiala.

Kirol instalazioak neurrira

Euskal pilota jokatzeko kirol instalazio egokiak diseinatu, fabrikatu eta muntatzen ditugu.

Ekitaldien antolakuntza

Arrazoi anitzengatik, zaila da pilotaren esperientzia pertsonak elkartzen diren lekuetara eramatea. Kultur gertakizunak, gizarte ospakizunak, gertakizunak, festak, etab... guztiak dira apartak jolas-esperientzia berriak barneratzeko.

SKAIJAIk arazo horri hainbat irtenbide eman dizkio. Pilota ezusteko lekuetara eramaten dugu eta pilota jolasa denei erakutsi eta denen eskura jartzen dugu. Gure frontoi eramangarriei esker, kultur eta kirol gertakizunak eskaintzen ditugu, egoera guztientzat.

Txikienentzat

SKAIJAIk antolatzen dituen gertakizun moten artean, haurrentzako erakustaldiak edo tailerrak goraipatu nahi ditugu. Pilota kirol desberdin honekin gozatzeaz gain honetara lehenengo aldiz jokatuko duten aldia izan daiteke eta.

Enpresentzat

Dibertitzeaz eta lankideekin jolasteko momentu bat izateko enpresa-gertakizunetarako hastapen-ikastaroak egiteaz gain, erakustaldiak ere antola ditzakegu firmak, enpresak edo taldeak sustatzeko.

Pilota maite dutenentzat

Eta, jakina, herrien eta hirien jaietan jokalari profesionalekin partidak edo sariak antolatzeko aukera ere ematen dugu.

Gora
Betizu telebista saioaren urtemuga ospakizuna Donostian egindako ekitaldia

Kirol materialaren salmenta

SKAIJAIrentzat lehentasuna da pilota hurbiltzea eta kalitate zein zerbitzu bermea izatea. Etapa eta une guztientzako gairik egokienak eskaintzen dizkizugu.

  • Jostailuzko zestak eta pilotak
  • Hasiberrientzako zestak eta pilotak
  • Lehiaketarako zesta aurreratuak

Guztia bakoitzaren une zehatzean oinarrituta.

Egun, Online denda ari gara garatzen. Han aurkituko dituzu eta erosi ahal izango dituzu SKAIJAIk zure eskura jartzen dituen produktuak.

Denda nola doan jakinaraziko dizuegu hurrengo asteotan.

Gora
Zestapuntako zestak

Kirol instalazioak neurrira

Pilotarako gune praktiko eta merkea asmatu dugu, tresna eta pilota egokiekin batera, pilota jokatzeko teknikak ikastea eta haiek garatzea ahalbidetzen duena.

Orain inoiz baino errazagoa da zure herrian pilotara jokatzeko lekua aurkitzea. Gure pilotarako guneak erraz eta azkar muntatzen dira. Goi-mailako materialekin daude eginak.

SKAIJAI etengabe ari da material berriak ikertzen, gure proiektuentzako baldintzarik onenak lortzeko, beti ere frontoiko pilotaren modalitate desberdinen funtsari eta sentsazioei eutsiz.

Jarraian, bideo batean ikusiko duzu gure frontoi eramangarria nola prestatzen den. Munichen izan zen, duela zenbait urte, diskoteka baten barruan egin zuten ospakizun batean.

Gora